“¿Zer da?” (I)


Sarasaitzuko euskarazko pipitakiak

    S̄akin arazi biar dut pipitaki (adivinanza) kuek guziak drela errietan bildrik, eta erraten drela neguko gabetan, jendiak biltzen drenian sukaldeko suetan inguru belladen egitra, yaguenak emazte bere murkillekin ligu edo ile irutra.

    1. — Borz aizpa, laisterka bata berzian atzian, eta sekula ez arrapatzen batak berziari. ¿Zer da?

    2. — Sortzen, batiatzen, iltzen eta ez ortzen. ¿Zer da?

    3. — S̄uringo eta gorris̄ko da, pentsatzeko gas̄tosko da. ¿Zer da?

    4. — Egun eta berregun dira, guziak uzki zuri dira. ¿Zer da?

    5. — Miña ederra lur peko, andre ederra ekiko, lope chapar ondoko. ¿Zer da?

    6. — Jende pobriak egoztendiena jende abratsek biltzendie. ¿Zer da?

    7. — Amiña char bat chos̄taka batekin ipurdian. ¿Zer da?

    8. — S̄ilua s̄iluan gañan. ¿Zer da?

    9. — Errekas̄ta marrakas̄ta chakur errabiatu. ¿Zer da?

    10. — Bi aizpa beti akarrian eta sekula ez odolik egiten. ¿Zer da?

    11. — Irur gerrikorekin gizon chikin bat. ¿Zer da?

    12. — Aita belch, ama latz eta umia zuri. ¿Zer da?

    13. — Egun egun ostoari, bi zerrolez estali. ¿Zer da?

    14. — Astuan burua sartzen, eta gari bikorra ez. ¿Zer da?

    15. — Ugaldetik igaretzen, eta bustitzen ez. ¿Zer da?

    16. — Bi tuturutu, laur tatarata, iztupa moko, eta ardatza. ¿Zer da?

    17. — Lauza andi baten pean laur iturri. ¿Zer da?

    18. — Arka panparroniko, giltzi gabe deszerrajatuko. ¿Zer da?

    19. — Ardi mandika sabel gas̄tigar adar. ¿Zer da?

    20. — Pechatua pechatuan gañan. ¿Zer da?

    21. — Kon kon biribi. ¿Zer da?

    22. — Atsua buru urdin, milla deabruak ermandin. ¿Zer da?

FEDERIKO GARRALDA.

    OARRA. — Euskalerriaren alde’k igaz egin zuan batzaldian saritutako pipitakiak dira oek. 
    Datorren zenbakian ipiñiko ditugu ¿Zer da? guztien erantzupenak, eta ordurako erantzupen oyek zuzen bidalduko dizkigutenai, euskerazko liburu polit bat bidalduko die EUSKAL-ESNALEA’K.